Txingudi Korrikaren 21. edizioa urriaren 5ean iragango da.

Antxeta Irratia 2019ko ira. 18a, 00:00

Bidasoa Atletiko taldea eta Hendaiako Urpean elkarteak lankidetzan antolatzen duten mugazgaindiko herri lasterketa izanik, hastapenetik izan da baita BAT atletismo kluba Hendaiako elkarteren batekin antolaketa partekatzen. Izan ere, Hendaia, Irun eta Hondarribiko udalak elkartu eta Eurohiriaren baitan sortutako lasterketa da honakoa. Hasiera batean, hain justu, herriko etxe guzien aurretik iragaiten bazen, herri lasterketa honen garapenean aldaketa anitz izan ditu. Hendaiako antolatzaileen artean ere aldaketak eman izan dira urteotan. Antxeta Irratiak hainbat urtez antolatu ondotik, Gure Ikastolak ere hartu zuen Hendaiako ibilbidearen ardura. Aurten bost urte betetzen ditu Urpean elkarteak. Urriaren 5ean ospatuko da, beraz, Txingudi Korrika, eta izena emateko modurik azkarrena kirolprobak.com plataforman duzute. Gogoratu, bosgarren urtez ere, goizean Txingudi Korrika Txikia antolatu dutela Stadium Galen urtebeteko haurretatik gorakoentzat. Eta handien lasterketa 16:30etan hasiko dela Hendaiako Floridako portutik. Aurten Hendaiako ibilbidean aldaketak egin behar izan dituzte, tren geltokiko bidea itxita dagoelako Elgarrekin intermodal proiektuaren berrantolaketa lanak direla eta. 

Joseba Sarriegi, BATeko ohorezko presidentearekin eta  Mikel Calvet, Urpean elkarteko ordezkariarekin hitz egin dugu