M8 Bidasoako Mugimendu Feministak Espiniako Estatu mailan antolatu den "Gau Morea"rekin bat egin du, eta ostirala hontan, 20:30etan San Juan plazan feminizidioen kontrako elgarretaratze berezia deitu du. Plataformako ordezkariek diotenez, Euskal Herriko udako bestetan bikoiztu egin da eraso sexualen salaketa kopurua, eta orokorra da Espainiar Estatuan eta Europan ere, eraildako emakumeen emendatzea. Bidasoako M8 mugimenduko kidea den, Irene Kastezubiren ustetan, Alerta edo Larrialdia Feminista deitzeko arrazoirik ez zaie falta beraz. Egoera honen aurrean, agintarien partetik lehentasunak markatzea, eta heziketa sistematik hasi, eta norkbere etxera genero indarkeriaren errealitate gordina iraultzeko beharra dagoela adierazteko Gau Morea deitu dute irailak 20 hontan 20:30etan, Irunen bezala, ehunka hirietan aldi berean. Ostiralean San Juan plazara hurbiltzerik ez baduzu ere, ekimen honekin bat egin daiteke, Nik Ere Gau Morea Egingo Dut dion kartel batekin argazkia egin, eta sare sozialetan zintzilikatuz.