Ekodrive auto elektrikoen azoka Ficoban

Antxeta Irratia 2019ko ira. 18a, 00:00

FICOBA erakustazoak, jasangarritasunarekin lotutako beste egitasmo berri bat aurkeztu du. Oraingoan auto elektrikoekin zerikusia duen azoka hain zuzen ere. « Ekodrive » du izena eta ostiral honetan zabalduko ditu ateak. Hamarnaka auto elektriko ezberdin ezagutzeko eta gidatzeko aukera eskainiko dute asteburu osoan zehar. Aitor Errazkin lankidea, azoka honen aurkezpenean izan da eta Ander Sarratea, FICOBAko zuzendariarekin hitzegin du.