G7aren karietara Irun eta Hendaia arteko mugan emandako blokeo egoera behin gaindituta, Europako Iparralderako bidean segitzen duten migranteen etorrerak segitzen du. Diotenez, bazen Marokoko mugak itxiko zituenaren beldur, baina momentuz Espainiako estatura heltzen ari dira migranteak. Irunen, aldiz, tantaka baino ez.
Zentzu honetan, momentuz, Martindozeneako aterpetxea da 60 oherekin, migranteak bideratzeko gune bakarra. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak abuztu bukaeran ustez Arretxe-Gainako Opel zeneko pabiloian martxan jarritako 100 oheak ez dira oraindik martxan. Oihartzun handia izan zuen 100 oheko dispositibo berria, baina inork ez daki deus hortaz.
Bestalde, heldu den larunbatean, Oreretan ospatuk oden Atlantikaldian parte hartzera gonbidatu dituzte Harrera Sareko kideak. Arratsaldeko 18:00retan Oiartzun ibaia baltsan jeitsiko dira, performance bat eginez, migranteek Mediterraneoan pairatzen dituztenak irudikatu nahian. Eta 19:00retan, Oreretako zumardian manifestu bat irakurriko dute, migranteen eskubideak aldarrikatuz.
OIhana Balerdi, sareko kidearekin hitz egin dugu