GAZTEEKIN eta GURASOEKIN laguntza programaren edizio berri bat abian jarriko du Irungo Udalak azaroan

Antxeta Irratia 2019ko ira. 17a, 00:00

Gurasoei zuzendutako programaren kasuan 25 urte beteko ditu aurten, eta dagoeneko 1.000 guraso baino gehiago izan dira psikologo batek lagundutako lantalde hauetan parte hartu izan dutenak. Aurrekoetan bezala, 0-2, 3-6 eta 7-11 urte arteko seme-alabak dituztern gurasoei zuzendutako programa da. Ana Elosegi dugu psikologo horietariko bat. Eta esan digunez, ez dira aparteko arazoak dituzten familiek parte hartzen dutenak. Guraso hoebagoa izateko tresnak bilatzen dituzten gurasoak baizik. Saioak Irungo Ospitalean egingo dituzte azarotik aurrera, eta izena emateko epea zabalik egongo da urriaren 15a bitartean. Ohiko taldeak hamabostean behin biltzen dira. Aldiz, laguntza berezia duten taldeen kasuan, astero biltzen dira. Antolatzaileek deialdi berezia egin diete aita diren guraso horiei. Izan ere, seme-alaben heziketan aitaren figura ezinbestekoa bada ere, joan den urteko partaideen %81a emakumezkoa izan zen. Era berean, nerabeek euren burua ulertzeko, eta haien bizitza soziala eta gurasoekin duten harremana, askotan gatazkatsua, bideratzeko laguntza taldea ere antolatu dute psikologoek zuzenduta. Jon Arruabarrena da talde hauek kudeatzen dituena, 12-14 urte artekoa bata, eta 15-17 urte artekoa bestea. 

Ana Elosegi psikologoarekin hitz egin dugu