Adineko pertsonen harreman sozial zein kultur jardueren topagune bilakatu dira zentro hauek. Izan ere, Udalak zahartzaro aktiboa sustatu nahi du irundarren artean, eta horretarako, adinekoen mugikortasun zailtasunak kontuan hartuta, ahalik eta hurbilen edo eskura jarri nahi izan dizkie zerbitzu hauek. Helburu horrekin, Irungo Udalak milioi euro bateko inbertsioa egin du azken urteetan, zentro sozial berriak auzoz-auzo martxan jartzeko, eta hauek jarduera eskaintza berriekin hornitzen. Gaur hasiko duten ate irekien jardunaldien baitan, Behobiakoan eman dute hitzordia gaur 17:00etatik aurrera. Bertako aniamtzailearekin, eta Gizarte Ongizate arloko adinekoen zerbitzuetarako udal arduradunarekin mintzatu da Koldo Nausia lankidea