Irungo udal taldeek 6,8 milioi euroko kreditu modifikazioa negoziatuko dute datozen egunetan

Antxeta Irratia 2019ko ira. 13a, 00:00

2019.urteko aurrekonturik ez baitute oraindik. Elkarrekin Podemos alderdiak gaur jakitera eman duenez, goiz hontan bertan aurkeztu dituzten 22 emendakinak jakinarazi dizkiote Miguel Angel Paez Ogasun ordezkariari. 2020. urteko udal aurrekontuak ezingo dira kolore politiko bakarrekoak izan, eta beraz, udazkenean Udal Gobernuak agertu beharo duen jarrera, kreditu modifikazio honen negoziaketetan ere ukan dezala espero dute Podemos-ekoek. Hau da, sozialistek akordioetara heltzeko jarrera ireki bat agertzea. Aurkeztu dituzten 22 emendakinei dagokienez, Iparralde etorbideko Oteizaren etxea museo bilakatzeko 2007an egindako proiektua berreskuratzea, bidegorri sarea hobetu eta hirigunetik kanpora zabaltzea, Letxunborrokoa Landetxako industriguneraino luzatuz, Oiasso Museo atzealdeko termak berreskuratzea, SACen trantsizio energetikoari lotutako Bulego Berdea baten sorrera, San Migel-Anaka eremuan gune kirol-anitza eta kiroldegi itxi baten proiektua, edota Emakumeen Etxea sortzeko proiektua zehazteko prozesu parte-hartzaile baten sustatzea proposatzen dute, besteak beste. Miren Etxebeste, Elkarrekin Podemos-eko zinegotzia