Irungo aurrekontuak osatzeko bilera irekien txanda, datorren astean hasiko da

Antxeta Irratia 2019ko ira. 13a, 00:00

Irungo Udalak 2019ko udal aurrekonturik gabe iragango du urtea. Dagoeneko 2020. urteko aurrekontuak lantzen hasiko dira gainera, eta horren irudiko, heldu den astelehenean abiatuko duten Udal Aurrekontu Partehartzaileen aurrez-aurreko saioen txanda. Bi izango dira saioak. Astelehenean Palmera Montero gunean arratsaldeko 19:00retan, eta bigarrena ordu berean, irailaren 19an Luis Mariano zentro sozialean. Saio bakoitzetik 7 proiektu hautatuko dira. 

Helburua da, 1,5 milioi euroko diru partida zertara bideratzeko, herritarrek proposamenak egin ditzatela, eta onartuak izango direnak bozkatzeko epea irailaren 24ean zabalduko dute internet bidez 16 urtetik gorako irundar guzientzat. Izan ere, 1,5 milioi euroko partida horretatik 300.000 euro, gazteen proiektuei zuzendutakoa da. Eta hauentzat aparteko prozesu bat eramango dute. 

Saioa Garcia, Innova Genio, gazteen prozesua kudeatzen duen Innova Genio-ko ordezkaria da