Arlo ezberdinetako profesionalek, jihadismoari aurre egiteko gogoetatu dute egunotan. Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroen barruan eta Euskadiko kriminologoen elkartearen laguntzarekin antolatuta, yihadismoari buruzko teoriak, azterketak eta terrorismoaren prebentzioan eta horren kontra lanean aritu diren profesionalen esperientzia trukaketa izan da nagusi. Halere, kongresu honen helburu ere bada, erradikalizazio islamista prozesuak eragosteko egiten den lana publikoki erakustea. Goiz hontan, Kode Penala eta Europako Irizpideen inguruko hitzaldi bat eman dute, eta Eloy Velasco, Espainiako Entzutegi Nazionaleko epailea izan da partehartzaileen artean. Kongresuaren itxieran, Iñigo Urkullu lehendakaria ere izan da. Eusko Jaurlaritzaren estrategia komunitate islamiarraren integrazioa dela esan du, gizarte pluralismoaren aldeko apostua eginez, eta erlijioa aitzaki duen nazioarteko terrorismoaren kontra indarrak batuz.