Aurrekoetan bezala, Bidasoa ibaiaren ertzean ospatuko dute, aurtengoan, Santiago eta Oxinbiribil inguruko bidegorriaren eremuan, Laiak eskulturaren eremuan, eta zubiaren azpian. Ribera bekari lotutako festibala da honakoa. Udalak muga, memoria historikoa eta arte garaikidea, ikuspegi antropologiko edota soziologikoarekin uztartzeko helburua izan duelarik. Bi proiektu diruztatu ditu aurten ere, 9.000 eurorekin, 9 hilabetez ikertu eta proiektua osatu dezaten. Beti Bidasoa ibaia, eta eskualdeari mugak eragindako izaera berezia aintzat hartuta. Ruben Mejuto eta Andrea Giraldo-k "Irungo Ahozkotasunaren eta Memoriaren Kartografia" osatzen ari dira, bidasotarron sehaska edo haur kantuen eskutik, gure txikitatik eraikitako izaera, ahozko transmisio abestuez ere eraikia dela kontuan hartuta. Aurtengo beste bekaduna, Mariajo Noain arkeologa eta antropologa izan da. "Eskualdeko Kartografia Emozionala" osatzen ari da bera.