Udako balorazioz ona egin ostean, ikasturte berria prestatzen hasi da Oiasso museoa eta eskaintza zabala egingo dute. Erakusketa tenporalei dagokienez, iraila bukaera artean, Euskal Herriko burdinbideen historiari buruzkoa proposatzen digute, eta ikasturte berri hontako nobedadea, aldiz, literaturaren eskutik dator, betiere historia klasikoari buruz hausnartu eta eztabaida pizteko asmotan, historialari, musikari eta idazleak gonbidatuko dituzter euren literatura klasikoa edo historiari buruzko liburu kuttuna aurkez dezan.
Baina gogoetarako ez ezik, ikasteko emango duen "Baskoiak eta Erromatar globalizazioa" izeneko ikastaroaz mintzatuko gara gaur. Atzodanik izena eman daiteke, 65 euroen truke. Hala, urritik abendura 12 saio proposatuko dituzte, Erromak konkistatutako lurraldeen inguruko erromanizazio prozesuei buruzko mitoak baztertu, eta Baskonia, eta beraz, Oiassoren kasua ezagutzeko aukera emanez.
Jokin Lanz, EHUko Historian doktorea izango da ikastaroa eramango duten hiru adituetako bat. Eta Koldo Nausia lankideak izan du berarekin mintzatzeko plazera.