Gure txikitasunetik, EHko bake prozesuan izan dugun erabateko inplikazioak, Kolonbiara eraman gaitu abuztuan.

Antxeta Irratia 2019ko ira. 12a, 00:00

Europar Batasunak sustatutako bertako Bakearen aldeko jardunaldiak ospatu dituzte, irrati komunitarioen eskutik. Eta Antxeta Irratiak, irrati komunitarioa denez batetik, eta Bidasoa eskualdean bake prozesuaren baitan Hondarribiko Itsas Etxean, Irungo Ficoban edota Hendaian ere, biktimei hotza eman eta gizartea kohesionatzeko helburuarekin antolatutako foro ezberdinetan eskarmentua duenez, Kolonbiako jardunaldi horietan parte hartzera gonbidatu gaituzte.  Horren inguruko xehetasun guziak eskainiko dizkigu Koldo Nausia lankideak gaurkoan.