Hendaian udazkeneko agenda estreinatuko dute larunbatean

Antxeta Irratia 2019ko ira. 11a, 00:00

Hendaiako Herriko Etxeak kultura sartzea eginen du irailaren 14an, larunbatarekin. Udazkeneko egitaraua aurkeztu berri dute. Eta sartzeko, larunbatean dantza eta musika uztartuko dituzte, Zokoburuko plazan arratsaldeko 17:00etan hasita. Udazkenak dakartzan hitzorduen berri jasotzeko, Hendaiako Herriko Etxeko webgunean, edota facebook-en jarraitu Hendaia Kultura edo HendayeCulture orria.  Aurelie Pousset, Hendaiako herriko etxeko kultur zerbitzuko zuzendaria

Erlazionatuak