Irungo Udaleko Berdintasun arloak Emakumeen Ahalduntze Eskolaren ikasturte berria martxan jarriko du.

Antxeta Irratia 2019ko ira. 5a, 00:00

Duela 5 urte sortu zutenetik, 550 emakume inguruk parte hartu dute antolatutako 37 ikastaroetan. Joan den urtean bezala, adin eta behar guzietariko emakumeei zuzendutako formakuntzak proposatzeko helburua dute. Hemendik aurrera gainera, ikastaro guziak dohainik izango dira. Eskaintza ahalik eta zabalena izateko helburuarekin, batetik “Komunikazio positiboa eta autoestimua” tailerra emango dute asteartero goiz edota arratsaldeko ordutegian, eta haurtzaindegi zerbitzua bermatuz. Emakume parte-hartzaileen komunikazio positiboa, autoestimua eta ongi izate pertsonala ahalbidetzeko helburua du, eta tailerrak irailaren 24ean hasiko dira Palmera Montero gunean, Agurne Bikandi psikologoaren eskutik. Bestetik, eta iada adin tarte ezberdinetako emakumeei zuzendutako lau ikastaro baieztatuta daude. "Menopausia: hausnarketarako unea". Astelehenetan egingo da irailaren 30etik abenduaren 2ra, Palmera Montero Gunean, 17:30etik 19:30era; "Musika eta ahalduntzea". Asteazkenetan, irailaren 25etik azaroaren 27ra arte Palmera Montero Guneko 4. Aretoan, 18:00etatik 20:00etara. Osdtegunetan egingo den "Estresa eta norberaren zaintza" izenekoa, Ospitale Zaharrean. Eta azkenik, "Kontu perfektua instagramen", gazteei zuzendutakoa, sare sozialen erabileraz hausnartzeko. Urriaren 7, 14 eta 21ean Palmera Montero Guneko 4. Aretoan, 18:00etatik 20:00etara eskainiko dute. Bestalde, urtean zehar ikastaro itxiak ere eskainiko dituzte, bereziki neska gazteei zuzendutako autodefentsa feministarekin eskoletan. Aipatu ditugun ikastaro guzietarako izena emateko epea zabalik dago, irailaren 16a arte irun.org/igualdad atarian. Aitziber Iratzoki, Berdintasun teknikaria duzue entzungai