Haur danborradaren entseguak gaur eta bihar izango dira

Antxeta Irratia 2019ko ira. 4a, 00:00

Heldu den larunbatean, goizeko 11:15etan, ospatuko den Haurren Danborradarako entsegua antolatu du gaur Amute-Kosta Auzo Elkarteak. Gaurkoa arratsaldeko 18:00etan izango da, eta bihar ordu berean ere elkartuko dira ensaiatu eta larunbaterako danborren banaketa egiteko. Pedro Gonzalez, Amute Kosta auzo elkarteko kideak esplikatu digunez, haurrek propioa zuten ospakizun bat sortzeko asmoarekin hasi ziren bere garaian haurrentzako danborrada antolatzen. Baina azken urteetan haur txiki-txikiena baino ez da bilakatu.  Gaur eta biharko ensaioen ondotik, larunbatean emana dute hitzordua Mendelutik Portura.