Izaskun Larruskain, Jaizkibelgo kapitain ohia eta bozeramalearekin hitz egin dugu

Antxeta Irratia 2019ko ira. 3a, 00:00

Joan den ostiralean Txomin Sagarzazu alkatea Jaizkibel konpainiarekin bildu zen, egindako ordutegi aldaketen proposamenari buruz azalpenak eman nahian. Kazetari batek egindako galderari erantzuna baino  ez zela izan, eta iazko Kale Nagusiko tentsioa uneak errepika ez daitezen, egingarria iruditzen zitzaiola argudiatu zien. Jaizkibel konpainiaren arabera, ostiraleko bilerak ez du deus berririk ekarri. Ezta aldaketarik ekarriko ere. Batetik, Eusko Jaurlaritzak betiko orduen baimena emana duelako iada. Eta Izaskun Larruskain, Jaizkibelgo kapitain ohia eta bozeramaleak dioenez, Alardearen gatazka ez delako ordutegi kontua. Berdintasun eta eskubide kontu bat baizik. Zentzu hontan, konponbide baten bilatzeko baldin bada, abuztuaren 5ean eta 22an egindako saiakeren ondotik, eta Udalak berak bultzatuta, Jaizkibel konpainia eta Alarde Fundazioak abiatu duten elkarrizketa prozesuan urratsak emateko prest agertu da konpainia parekidea. Izaskun Larruskain, Jaizkibelgo kapitain ohia eta bozeramalearekin hitz egin dugu. Atzo hasi zituen konpainiak entseguak. Gaur eta ostegunean dute ondorengo hitzodua