Hendaiako Kolektibo Feministaren hitzetan G7 garaian, agorrilaren 25etik 26ra goizeko 5etan genero indarkeria abisu batean laguntzeari uko egin ziotel

Antxeta Irratia 2019ko ira. 2a, 00:00

Hendaia 4.000 poliziak okupatua zen egun horietan, lehenik telefonoz komisaldegirat deituta, ezaguna zuten helbide horretara ez zirela mugituko esan zieten, bikote afera zela argudiatuz. Eta mugan ziren polizia kontroletako CRSenganat jo zutenean ere, ez zirela Hendaian horretarako erranez, uko egin zieten ustez bere etxean bikotekidearen erasoa jasaten ari zen emakumea laguntzeari. Kolektibo feministek gogor salatzen dute gertatutakoa, oroitaraziz frantses Estatuan urte hastapenetik 99 izan direla hildako emakumeak indarkeria matxistaren biktima.