Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako herriko etxeek osatzen duten Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak Bidasoa Folk jaialdiaren XIX. edizioa antolatu du. Abuztuaren 16tik 18ra ospatuko da, herri bakotsan kontzertu banarekin. Hastapenetk bezala, mugazgaindiko jaialdi honen helburua, eskualdea kalitatezko kultura jarduerekin egituratzea izan da. Baita bidasotarrak ondoko herrietara hurbilaraztea ere. Turismoarentzat erakargarri pundu bat ere badu, izan ere, goi mailako folk musikariak ekartzen dituzte beti. Aurtengoan, esate baterako, Kanariar Irletako Pedro Guerra kantautore mitikoa edota Venezuelatik datorren, Grammy 2018 sarietarako izendatua izan zen "C4 Trio" taldea ere izango da. Argentinako "Kare" taldeak eta Iparraldeko Paulin eta Juliettek osatuko dute eskaintza.