Dena prest dute Irunen, “Euskal Jira"-ri hasiera emateko. Aurtengo euskal besta, ostiralean hasi eta larunbata arte zabalduko da. Urtero bezala, “Gurdiak” (karrozak) izango dira protagonista nagusiak. Aurtengo kabalkadan gainera, 9 gurdik parte hartuko dute. Amaia Lera, Irungo Euskal Jirako antolakuntza batzordeko kidearekin mintzatu gara.