Hendaiako udalak balorazio positiboa egiten du 5 urte hauetan trantsizio energetikoaren baitan herrian martxan jarritako proiektu eta iniziatibei dago

Antxeta Irratia 2019ko uzt. 31a, 00:00

Bizi mugimendua, Ipar Euskal Herrian trantsizio energetikoari buruzko hitza hitz 2014-2019 bilan txostena prestatzen ari da. Bere garaian 30 herriko etxek ituna izenpetu zuten, hauen artean Hendaiako herriko etxeak. Azken honek balorazio positiboa egiten du 5 urte hauetan trantsizio energetikoaren baitan herrian martxan jarritako proiektu eta iniziatibei dagokionez. Hendaiaren kasuan, hirigintzan, garraioan eta energia arloetan aurrerapausoak eman dituzte. Baina martxan jarritako proiektuen artean, laborantzarako erositako legarraldeko lur eremua azpimarratu dute. Bertan, 3 laborantza proiektu biologiko garatuko dituzte.Hendaiako herriko etxeak, irailetik aurrera; elektrizitate faktura modu kolektiboan negoziatzeko deialdia zabalduko dute. Oraingoan energía garbia ekoizten duen ornitzaileak bilatuko dituzte. Honetaz gain bizikleta elektrikoak merkeago erosteko proposamen kolektiboa zabalduko dute herritarren artean. Richard Irazusta, Hendaiako hautetsiarekin hitzegin dugu