Ez Mugak elkarteak eta Txikis del Bidasoa eragileek antolatuta, Girabira ekimenaren bosgarren edizioa ospatuko dute Irunen uda hontan

Antxeta Irratia 2019ko uzt. 16a, 00:00

Uztailaren 20an izango dute aurreneko saioa, eta urrian Mendibil parkean familientzako Txikimusika ekintza klasikoarekin borobilduko badute ere, aurtengo edizioan hainbat nobedade izango dira. 

Hiriko parke eta lorategiak berreskuratu, eta zuzenezko musika emanaldiez gain, sortzaileen eskutik aisialdi gune gisa baliatzeko helburua duen ekimen honen bitartez, kultur adierazpide ezberdinei leku egin nahi baitiete. Horrela, uztailaren 20an Soroxarta parkean argazkilaritzan oinarritutako Girabira saioa eskainiko dute 18 :00etatik gaupartera. Eta abuztuan eta irailan, zinema eta literaturari lotutakoak izango dira ekintza tematikoak. 

Karlos Sanchez, Ez Mugak elkarteko ordezkariarekin mintzatu gara aurtengo eskaintzari buruz.