Hendaiako Sasiko Gaztetxea zenak, Kaneta Portuan izanen du bere segida

Antxeta Irratia 2019ko uzt. 16a, 00:00

Okupatutako Orioko Argi-Hastea etxetik kanporatuak izan ondotik,  neguan isilean eramandako negoziaketei esker, Herriko Etxeak Kaneta Portuan "dispentsario zaharra" zena atondu, eta epe baterako gaztetxe gisa erabil dezaten deliberatu du. Arraberritze lanak egin ondotik, gazte asanbladako kideek astelehen hontan jaso dituzte giltzak Kotte Ecenarro auzapezaren eskutik, eta hitzarmena izenpetu dute. Hala, Sasiko gaztetxea zenari, izen berri bat bilatuko diote. Baina Kaneta Portuko proiektuak iraungitze data ukan dezake. Izan ere, bizitegien proiektu inmobiliario bat bada eraikin horren gainean bizpahiru urteren buruan abiatzeko. Baina Herriko Etxeak hitz eman die, hala izango balitz, aterabide berri bat bilatuko dutela. 

Erlazionatuak