Arratsaldeko 15:00retan egin dute deialdia, enpresa hontako zuzendariak igorri dien elkartea auzietara eramateko mehatxua salatzeko. ENEDIS enpresak eskualde hontan azpikontrataturiko AIRRIA Cote Basque-eko langileek presioak jasan dituztela, enpresaren izena zikindu eta sare sozialetan teknikariek Hendaian egindako lanaren segimendua salatzeaz gain, haienganako biolentzia intzitazioa egitea leporatzen diete. Elkarte ekologista sustengatzeko kontzentrazioa, 15:00retan eginen da astearte hontan, AIRRIAk Angeluko 43, Jean Leon Laporte karrikan (Carrefour eta Casino saltokien erdian) duen egoitzaren aitzinean. CADEko kideak ez ezik, ator horiek ere parte hartuko dute.