LGTB harrotasunaren eguna dela eta, Irunen gay eta lesbiana aktibista batzuk, Su Txikiak talde feministaren laguntzarekin batera oroimen ekitaldi bat

Antxeta Irratia 2019ko eka. 26a, 00:00

Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan burutuko dute Udal Euskaltegiko lorategi ondoan. Aurten urteurren borobil dexente ospatzen dituztela iragarri dute, askatasun sexualarekin lotura zuzena dituztenak: Stonwelleko erreboltaren 50. urteurrena edo Francis travestiaren hilketaren 40. urteurrena. Baita ere, 1939 ez geroztik Nazien kontzentrazioa eremuen ugalketarena, non milaka pertsona erahil zituzten bere orientazio sexualangatik, horietako asko eta asko "sendatzeko" froga basatiak jaso zutelarik. Hau dena hizpide hartuta burutuko dute oroimen ekitaldia.