LGTB harrotasunaren eguna gogoan Irunen eta Hondarribian

Antxeta Irratia 2019ko eka. 25a, 00:00

Fenomena Kultur Elkarteak Hondarribiko LGTBI Eguna antolatu du bigarrenez, aitortza egiteko eta hausnarketarako jardunaldia izatea nahi dute. LGTBI Eguna ospatuko dute bihar Hondarribiko Arma Plazan, Harrotasunaren Egunaren nazioarteko deialdiarekin bat eginez. Lehen aldia da Hondarribia egiten dena, eta Fenomena Kultur Elkartearen eskutik iritsi da albiste ona.

Ernesto Villar Fenomenako kideak argitu duenez, “keinu bat” izan nahi du biharkoak: “Gauza txiki bat izango da, asmo handirik gabea, baina inportantea. Herri mailako keinu bat izatea nahi dugu, gizartea kontra izan duten kolektibo eta pertsonei babesa adierazteko”. Era berean, hausnarketarako eguna izatea nahiko luke Fenomenak, “etxean, kalean, gaiaz hitz egin eta hausnartu dezagun”.

Irunen, aldiz, LGTB harrotasunaren eguna dela eta, aurten Irunen gay eta lesbiana aktibista batzuk, Su Txikiak talde feministaren laguntzarekin oroimen ekitaldi bat antolatu dute, ekainaren 28rako. Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan burutuko dute Udal Euskaltegiko lorategi ondoan. Aurten urteurren borobil dexente ospatzen dituztela iragarri dute, askatasun sexualarekin lotura zuzena dituztenak: Stonwelleko erreboltaren 50. urteurrena edo Francis travestiaren hilketaren 40. urteurrena. Baita ere, 1939 ez geroztik Nazien kontzentrazioa eremuen ugalketarena, non milaka pertsona erahil zituzten bere orientazio sexualangatik, horietako asko eta asko "sendatzeko" froga basatiak jaso zutelarik. Hau dena hizpide hartuta burutuko dute oroimen ekitaldia.

Erlazionatuak