Jaiak hastear Irunen, 400 000 inguruko aurrekontuarekin

Antxeta Irratia 2019ko eka. 21a, 00:00

Igande hontatik uztailaren 1a arte, San Martzial eta San Pedro jaiak ospatuko dituzte Irunen. Oinarri parte hartzailea duten 140 egitasmo antolatuko dituzte; udalak 72 burutuko ditu eta beste 68ak Irungo eragileek antolatutakoak dira. Orotara, 400.000 euro inguruko aurrekontua dute egitaraua aurrera eramateko. Aurten Realeko jokalari irundarrek emango diote hasiera jaiei, pregoia irakurriz. Olga Agirre, Irungo kultur teknikaria