. Uxoa, Bidasoaldeko Elkarte Feminista, M-8 plataforma, Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko Elkartea eta I-Romi emakume ijituen elkartea aritu dira genero indarkeriaren kontrako jaietako protokoloa lantzen. Udalak eskoletan ez ezik, hiriko ostatuz-ostatu ibili da kanpainaren berri ematen, eta indarkeria matxistaren kontra agertzen diren establezimenduek Protokoloaren telefono morea daraman pegatina borobil more handi bat izango dute sarreran jaietan zehar. Honekin batera, indarkeria matxista edo biolentzia sexistaren biktimaren batekin topo eginez gero, hau laguntzeko, eta erasotzailea identifikatzen laguntzeko egin beharrekoaren berri ematen duten esku-orriak ere banatuko dituzte jaietan. Eta nahi duen orok aukera izango du informatzeko, horretarako antolatuko dituzten informazio puntu ezberdinetan. Baina jaietan, Prebentzio Zerbitzuetatik ere, urtean zehar alkoholaren eta drogen kontsumoari buruz egiten duten lanari segida ematen diote. Edo indartzen dute. Horren harira, droga sustantziak analizatzeko aukera emango du urtero bezala, Ailaket elkarteak. Eta UDal Prebentzio Zerbitzuak ere, zenbait neurri hartuko ditu jaiguneetan.
Koldo Zabala, Berdintasun arloko arduraduna, Aitziber Iratzoki, Berdintasun teknikaria eta Hirune Hernandez, Udal Prebentzio Zerbitzuko arduradunarekin hitz egin dugu