Irungo jaietan elkarte gastronomikoak jendez lepo egongo diren honetan, Txingudiko Zerbitzuak-ek elkarteekin lankidetzan aurrera daramaten proiektu baten berri eman dute, jendea etxean bezala, elkarteetan ere berzikla dezala bilatuz. Irun eta Hondarribiko 53 elkarte gastronomikoetan, joan den urtean 230.000 otordu eman ziren. Eta 115 tona hondakin sortu zituzten elkarte guztien artean. Hondakin hauen guttitzeko, berrerabiltzeko eta berziklatzeko kanpaina berezia egin du ikasturte honetan Txigudiko Zerbitzuak-ek elkarteekin lankidetzan.
Amaia Monasterio da proiektuaren eramailea, eta esplikatu digunez, elkarte gastronomikoen erantzuna eta diagnostikoaren ondotik praktiara eramandako ohitura eta hondakinen kudeatzeko eredu aldaketa, oso ona izan da.