Joan den otsailean Alarde Fundazioak Jaizkibel konpainiari egindako mahai baten inguruan esertzeko eskaintza onartu egin du konpainia parekideak.

Antxeta Irratia 2019ko eka. 20a, 00:00

Azken hilabeteotan buruturiko barne eztabaida prozesu baten ondoren erabaki du Jaizkibelek otsailaren 23an Alarde Fundazioak eginiko eskaera onartzea. Jaizkibeli bezala, Joana Mugarrietakoa elkarteari eta Hondarribiko Emakumeak taldeari luzatu zien hitz egiteko gonbita fundazioak. Eta Hondarribiko alkatea bitartekari gisa proposatu zuelarik, Txomin Sagarzazu prest agertu zen horretan laguntzeko. Jaizkibel konpainiaren kasuan, otsailean, baiezkorik ala ezezkorik eman gabe, fundazioaren proposamena “berandu” zetorrela adierazi zuen. Ordurako, Gipuzkoako Foru Aldundiak Hondarribiko Udalaren oniritziarekin elkarrizketa prozesua abiatuta zuen, diskrezioz. Prozesu hori onetsi du Jaizkibelek, eta hitz egiten jarraitzeko erakundeen deiaren zain dagoela adierazi du.