PSE-EAJ hitzarmenak behartutako aurreneko bilkuraren ondotik, Iridoyk ez dio sinesgarritasunik ematen Santanok agertu duen linea gorririk gabeko elkar

Antxeta Irratia 2019ko eka. 20a, 00:00

Heldu den astean egingo duten bigarren bilkuran sozialistek «konkrezio gehiago» eta «proposamen zehatz»  bat aurkezteko eskatu diete jeltzaleek. Xabier Iridoyk dioenez, Irunen gobernu akordio posible orok, alkatearen jarrera aldaketa bat eskatzen du, eta Santanok adierazitako asmoak «hitzetatik ekintza bilakatu arte » ez ditu sinistuko.  Irungo alderdi sozialistak Udal Gobernu berria eratu eta zinegotzi karguen banaketa jakinarazi badu ere, Jose Antonio Santano alkateak agintaldiak aurrera egin ahala gobernuan aldaketak eman daitezkeela aitortu du azken orduetan, gehiago zehaztu gabe. Anartean, atzo EAJ eta PSE alderdien hitzarmenak behartuta, Santano eta Iridoyren arteko lehen bilkura egin zuten. Eta zenbait medioetan bi alderdien arteko gobernu koalizio baten aukera dagoela iragarri badute ere, Xabier Iridoy jeltzaleak argi utzi du gaur Antxeta Irratiko mikrofonoetan, «momentuz oposizioan» daudela, eta Santanok adierazi duen linea gorririk gabe negoziatzeko prestutasunari ez diola sinesgarritasunik ematen. Jeltzaleen arabera, «alkateak hitzak ekintza bilakatuko dituenean baino» ez dutelako sinistuko sozialisten jarrera aldaketa. Horren irudiko, momentuz, bi alderdien goiko egiturek adostutako hitzamrneak behartutako lehen bilkura. Atzo eman zen, eta elkarrizketarako prest egotea gauza bat bada ere, elkarrizketari edukia eman behar zaio. Eta atzo proposamenik ez zen mahai gainean jarri ere egin.  Xabier Iridoyrekin hitz egin dugu