Ostiralean, arratsaldeko 17:00etan hasi eta igande eguerdira arte, ia 500 futbolari lehiatuko dira Hondartza kiroldegiko barruko zein kanpoko zelaietan. 30 talde inguruk parte hartuko dute infantol mailatik hasi eta jubeniletara. Emakumezkoen futbola hastapenetik bultzatu zuen Juan Carlos Samaniego Tximist zena omentzeko asmoarekin antolatutako memoriala, sendotzen doa urtetik urtera, eta hasiera-hasieratik Hondarribiko Udalak ez ezik, Errealak ere babestu dute txapelketa. Ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa jaso du, emakumeen kirola sustatatzeaz gain, turismoa eta Hondarribiko eta Gipuzkoako irudia hobetzeko ere baliagarria delakoan. Izan ere, nazioarteko lehiaketa izanik, ehunka izango dira kanpotik etorritako talde, jokalari eta senideak.
Garbiñe Etxeberria, Errealeko kirol zuzendaria eta emakumezkoen saileko ordezkariarekin hitz egin dugu.