Joan den irailaz geroztik 60 egun baino gehiago dira mobilizazioetan eman dituztenak, patronalarekin eta diputazioarekin 2016an iraungitako Lan Hitzarmena berritu nahian.
Ela sindikatuak mobilizazioak dietu ditu bihar Irunen, eta heldu den astean Gipuzkoa mailako martxa bat antolatu dute. Diotenez, patronalarekin akordio bat itxi zuten, baina Gipuzkoako Foru Aldudia da orain, akordio hori diruztatu nahi ez duena. Sindikatuen arabera, langilego sektore feminizatu bat den heinean, eta zahar etxeetako erabiltzaileak gizarte sektore sentibera, lan baldintza zehatzen borroka baino, adinekoen zaintza sistemaren eredua da jokoan dagoena. Zahar etxeetako langileek 20 minutuko atseden ordainduak, egun pertsonalak, lan karga eta ratioen apaltzea, edota 60 urtetik gorako langileen zaintza lana egokitzea eskatzen dute, soldata igoeraz gain. Izan ere, kale garbitzaile batek, kualifikazio handiagoa behar duen adineko erresidentzietako langile batek baino %13 gehiago irabazten baitu batez bestean.
Momentuz, uztailaren 12ra bitartean grebara jo dute. Egun horretan esertzekoak baitira berriz ere aldundia eta patronalarekin negoziatzera. Gure eskualdean, Irungo Ama Xantalen, Gurutze Gorria, eta CASER enpresaren Irungo Anaka eta Hondarribiko Gibeleta-Betharramen eragingo du mobilizazioak. %70eko zerbitzu minimoak gehiegizkoak direla salatu dute sindikatuek ere.
Dena dela, hunkitutako erabiltzaileak eta euren senideen gehiengoa zaintzaileen aldarrikapenekin bat egiten dute. Foru Aldundiaren jarrera orain arte zein izan den ikusi dutelako.
Xabier Etxaniz, ELA sindikatuko Gizalaneko ordezkaria