Txomin Sagarzazu jeltzalea izendatu zuten alkate bigarrenez

Antxeta Irratia 2019ko eka. 17a, 00:00

Abotsanitzeko Igor Enparanek bere alderdikoen lau bozkak jaso zituen, eta PSE eta EH Bilduk hautagaitzari uko egin, eta txuri bozkatu zuten. Txomin Sagarzazuk bere aginte makila hartzeko diskurtsoan hondarribitar guzien alkate izango dela hitz eman du, elkarrizketa eguneroko lan tresna bilakatuz, hauteskundeetako emaitzek herritarren aniztasuna erakutsi dutelako, eta EAJk gehiengo absolutoa lortu badu ere, aniztasun hori kontuan hartuko duela.  Udal Gobernu berriak, martxan den hiri proiektu bat eskuetan duela, eta EAJren herri programa garatzeko erronka duela datozen lau urteetan nabarmendu du. Halere, beharbada proiektu zehatzetatik haratago, beste bost erronka hauek ere azpimarratu ditu  Sagarzazuk.