Aginte makilak sozialisten eskuetan jarraituko du

Antxeta Irratia 2019ko eka. 17a, 00:00

Azkenean EAJko Xabier Iridoyk hautagaitzari uko eginez, eta zazpi zinegotzi jeltzaleetatik seik txuri bozkatuz, Jose Antonio Santano sozialistaren bosgarren agintaldia ahalbideratu zuten. Jeltzaleen zazpigarren bozka nulotzat jo zuten, bere burua aurkeztua ez zuen Xabier Iridoyren alde bozka bat eman baitzen. 

Gainerakoa, David Soto eta Jokin Melidak euren hautagaitza aurkeztu, eta euren alderdietako kideen babesa jaso zuten, lau eta hiru bozkekin hurrenz-hurren. Eta PP alderdiko bakarrak txuri bozkatu zuen. Gauzak honela, Jose Antonio Santanok aginte makila eskuratu du Irunen lau urtetarako, udalbatza osatzen duten 25 zinegotzietatik, bere alderdikoak diren 10 zinegotzien babesarekin baino ez. Guttiengo eskax batekin gobernatuko du sozialistak, eta horren jakitun elkarrizketarako prest egongo da nornahirekin, agintaldi berrian. 

Aldaketaren alde agertu diren EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-eko ordezkariek EAJ-PSEren arteko akordioak irundarren nahia bahitu duela salatu dute. Baita aldaketarako aukera historikoa galdu egin dela nabarmendu ere. Baina oposiziotik aldaketaren alde lanean segituko dutela.Edozein kasuetan, Euskadi mailan emandako EAJ-PSEren arteko itunak, Irunen eragina izan badu ere. Ez da erabatekoa izango. Santano alkate izendatzeko balio izan baitu zeharka, baina gobernabilidadea jokoan da oraindik. Izan ere, Xabier Iridoyk oposizio lan sendoa egingo duela iragarri du. 

Santano bera eta gainontzeko zerrenda buruekin hitz egin dugu