Aurreneko aldia zen, 2017ko ekainaren 22an haize bolada txar batek erraldoiak lurrera bota eta hautsi zituenetik, hauek zaharberritzeko proiektua bururatu zenetik, zortziak elkarrekin aritzen zirela.
90.000 euroko inbertsioa egin dute zortziek duela ehun bat urteko dizdira berreskuratzeko, Udalak, Atsegiña elkarteko 900 bazkideek eta aitxabitxi-amabitxi kanpainari esker bildutako beste 10.000 euroekin diruztatu dena. Atzo eguerditan ehunka lagun bildu ziren Urdanibia plazan, zortzi erraldoiak dantzan ikusteko irrikaz. Irungo jaietan, ekainaren 23an, 28an beste konpartsekin ohiko desfilean, eta ekainaren 29an San Pedro Egunean, Udal Korporazioarekin batera udaletxetik elizarako bidean ikusi ahal izango dituzue erraldoiak berriz ere.
Eneko Calvo, Irungo Atsegiñako kidea eta proiektuaren eramailearekin hitz egin dugu