“Ondo Pasa Baino Ez Pasa” lelo izatetik haratago

Antxeta Irratia 2019ko eka. 14a, 00:00

Hondarribiko Udal Prebentzio Komunitarioak azken 20 bat urtetan aurrera eramandako alkohola eta drogen kontsumoari buruzko prebentzio lanak emaitza baikorrak eman ditu. Ezaguna da gazteen artean urtero jaietan edota San Markos opila egunarekin ere, “Ondo Pasa Baino Ez Pasa” leloa. Oraingo honetan, aldiz, Hondarribiko Prebentzio Komunitarioko 4. Planarekin eta Euskadiko Adikzioen 7. Planarekin lerratutako proiektu orokorrago bat abian jarri dute. Herriko komunitatea osatzen duten eskola, udal zerbitzu, kirol eta kultur eragile, gazte eta familiak kontuan hartzen dituen, eta adikzioen prebentzioa globaltasun batetik lantzen duen “Zu zeu, zuk zeuk” lelopeko kanpaina baino, proiektua aukreztu berri du Udalak. Eskoletan lanean hasi dira iada, eta gaur egungo gazteen kontsumo ohiturak aldatu egin direla kontuan hartuta, haiekin prebentzio lana egiteko moldeak ere egokitu egin behar izan dituztela esplikatu digu Nerea Zuazua, Prebentzio Komunitarioko arduradunak. Kanpainarekin batera, esku-orriak, kartelak eta txapak ere banatuko dituzte leku publikoetan. Txapa esku bat eta burmuin baten irudia dakartza, Zu Zeu, Zuk Zeuk leloa grafikoki adieraziz, zuk zeuk hartzen dituzulako zure burua zaintzeko erabakiak, bakoitzaren esku dagoelako. Bestalde, eta udako kanpaina abiatzear dela kontuan hartuta. Hondartzako Hondar Kirol programan ere, zeharka bizimodu osasuntsua eta alkohola eta drogen kontsumoari buruzko prebentzio lana egiteko baliatuko dutela esplikatu digute, Nerea Zuzuak eta Gazteria arloko zinegotzia Maria Serranok.