EAJ eta Abotsanitzek giro onean burutu dute bilkura "protokolarioa"

Antxeta Irratia 2019ko eka. 6a, 00:00

Ekainaren 15ean, Hego Euskal Herri osoan eratuko dira udal gobernu eta korporazioak. Eta beraz, Irunen ez ezik,  Hondarribian ere, zinegotzien kargu-hartzearen aurretik bilkurak abiatu ditu alderdi bozkatuenak. EAJk gehiengo absolutoa du zinegotzi kopuruetan eta Udal Gobernu Taldea osatuko duenez, ez du gainerako taldeen babesik negoziatu behar. Baina harreman politikoak ongibidean ezarri nahian, atzo Abotsanitz-ekin aurreneko bilkura egin zuten jeltzaleek. Bilkura protokolarioa izanagatik ere, sintonia onean pasa zela nabarmendu du Igor Enparan, Abotsanitz-eko bozeramaleak, eta Txomin Sagarzazuk agertutako lankidetzarako asmoak hitzetatik ekintzetarako jauzia emango delako itxaropena agertu dute.