Bidasoako Ospitaleak eta Txingudiko Zerbitzuak-ek osasun zentroa jasangarriago izan dadin lan hitzarmena izenpetu dute

Antxeta Irratia 2019ko eka. 5a, 00:00

Ospitaleak azken urteetan hondakinen bereizketan egin dituen ahaleginak sendotzera dator akordioa. Eta ur-kontsumo jasangarriago baten aldeko neurriak hartuko dituzte. Izan ere, ospitaleak urtean 18 milioi litro ur kontsumitzen ditu (Irun-Hondarribia osoak bi egunetan kontsumitzen duena bezainbeste). 

Ekainak 5a Ingurugiroaren Munduko Eguna dela probestu dute lankidetza akordioaren berri emateko. Azken hilabeteetan diagnostiko bat egin dute, eta zer hobetu badagoela ondorioztatu dutela esplikatu digu Leire Zubitur, Txinzer-eko kudeatzaileak. Hondakinen kasuan, adibidez, ospitalea hondakin sortzaile handi bat da eskualdean, batezbestean, astero 3.300 kilo hondakin sortzen dituela kontuan hartu behar baita, 170 tona inguru urtean.