Zailtasunetan diren gazteak gizarteratzeko, eta adineko pertsonen bakardadea sahiesteko belaunaldien arteko egoitza sortu dute hiri erdiko Villa Marie etxean. Habitat et Humanisme elkarteak, 4.000 bizitoki kudeatzen ditu frantses estatuan, Pirineo-Adour eskualdean (Haute Pirineoak, Landak eta Pirineo Atlantique departamenduak hartzen dituena). Hendaian proiektua elkarteko 9 bolondresek kudeatzen dute, eta etxea barrenetik arraberritu ondotik, 11 apartamendu sozial egokitu dituzte. Eguneroko bizimoduaz gain, bertan bizi diren gazteen eta adinekoen arteko jarduerak, atelierrak eta ateraldiak antolatzen dituzte, elkar lagundu daitezen. Habitat et Humanisme elkarteko Itziar Aizpuruak ezman dizkigu xehetasun gehiago.