12 hektarea tokiko ekonomia sozialaren alde

Antxeta Irratia 2019ko eka. 3a, 00:00

Hendaiako herriko etxeak joan den abenduan, salgai zen Legarralde eremuko 12 hektarea eskuratu zituen, hautagaitza aurkeztu eta 500.000 euro ordaindu ondoren. Hendaiako herriko etxeak aurkeztu dosierrean argi gelditu zen, lur eremu hori tokiko laborantza garatzeko bideratuko zela. Horretarako, SAFER erakundeak, deialdi bat zabaldu du,15 proiektu aurkeztu dira. Iker Elizalde Hendaiako auzapezordea. Hendaiako herriko etxeak dituen datuen arabera, SAFER egiturak, ekainaren erdialdean ezagutzera emanen du zein proiektu hautatua izanen den. Legarralde lur eremuan sortuko den aktibitate ekonomikoa, Hendaian lekuan diren ekonomia sozialeko beste proiektuekin bateragarria izanen dela erran dute.

Erlazionatuak