Asmoa, orain arte Erromes plazako Aixin Zoluko lokalean egindako lana ospatzea, eta azken urteotan eskualdean sortu diren enpresa ezberdinak saretzea eta ikustaraztea da. BDS Koop-eko kideek azaldu dutenez, hilabete dezente pasa dira eraldaketa fabrika sortu zutenetik, eta ordutik eskualdeko kooperatiba ezberdinak saretzeko lanean aritu direla. Ekonomia sozial eraldatzailearen aldeko eragile ezberdinen identifikatze lana egin dute orain artean, eta 21 enpresa identifikatu dituzte, horiek 50 lanpostu inguru sortzen dituztela ondorioztatu dute. Osteguneko jaialdia 17:30ean hasiko da. Bertan, 10-12 enpresa inguruk euren jarduna eta egunerokoa zein den aurkeztuko dute. Ekonek, Bidasoa Km 0, Ara! Gorputz, Parean, LZB Arkitektura, Hiritik At, Bitamine Faktoria, Izarkom eta Bostok. Ondoren, DJ Psilocibinak arratsaldea alaituko du.