Tiket salmetan ostirala hontan 18:30etatik 20:30era San Juan plazan, eta larunbatean 12:00etatik 13:00era egingo dute Palmera Monteroko gizarte zentroan. Urtero elkarteek antolatutako Irungo jaietako ekintzarik jendetsuena izan arren, urteak daramatza Betti Gotti elkarteak herri bazkaria hirierdira ekarri nahian. Eta iada, joan den urtean familia eta adinekoentzat 300 lagunentzako bigarren bazkari bat antolatzeko asmoa agertu zuen Ospitale Zaharrean. Iaz Udalak kontraprogramazioa egitea zela argudiatu zion Betti Gottiri baimenik ez emateko. Elkarteak berak antolatutako Ficobako herri bazkariari kontra programazioa, alegia.
Aurten pedagogia egin du elkartezak udal agintariekin, egun osoko egitaraua antolatu zuten iada, bertsolari, puztuki txupinazo, trikitilari, euskal bingo, pailazo eta euskal kantaldi batekin. Aurtengoan, beraz, baimena eman die Udalak baina inolako laguntza eta azpiegiturarik ez. Beraz, heldu den urtean beste jarrera batekin, Udalaren laguntzarekin antolatu ahal izatea espero dute.
Gainerakoan, Kuadrilen Eguneko egun osoko egitaraua bere horretan mantentzen dute Ficoban. 11. ekitaldi honetan, zapia txuria izango da, eta. Joan den urtean bezala, Burrunba Elektrotxarangarekin kalejira, eta bazkari ondoko Ezten Giro taldeak alaituta. Koadrila Olinpiadetan izena emateko, txartelen salmenta egunean bertan egin beharko da.
Txartelen salmenta, esan bezala, ostirala hontan 18:30etatik 20:30era San Juan plazan, eta larunbatean 12:00etatik 13:00era egingo dute Palmera Monteroko gizarte zentroan. 18 eurotan izango dira, eta iaz sarrera bakoitzetik euro bana Aitzondo euskara elkartea laguntzera bideratu eta gero, aurten euro solidarioa Irungo Harrera Sarea laguntzeko izango da.