Ekainaren 7tik 9ra bitartean ospatuko da Hondarribiako Erdi Aroko Azoka

Antxeta Irratia 2019ko mai. 28a, 00:00

Baina horren aurretik, azoka iragartzen duen urteroko pintxo lehiaketa izango da ere, Erdi Aroko Hiri Harresituen Sarearen baitan ospatuko den lehiaketan Hondarribiko ordezkaria zein izango den aukeratzeko. Aurtengoan zazpi dira parte hartzen duten sukaldariak.  Hondarribiko Turismo eta Merkataritza zinegotziarekin mintzatu gara gehiago jakin nahian.   Aitor Amutxastegi, Arraunlari Berriko sukaldaria da epai-mahaikideetako bat. Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa honen maila gorena dela nabarmendu digu, eta urtetik urtera geroz eta zailagoa dela aukeratzen. Hondarribiko sukaldariek duten imajinazioa ere goraipatu du, kontuan hartuta, pintxo lehiaketa honen baldintzetako bat dela, gaur egun gure elikaduran ohikoak ditugun zenbait osagai ezin dituztela sukaldariek erabili