Preso eta iheslari politikoen sustenguz, Futbol7 Txapelketaren 16. ekitaldia ospatuko da ekainaren 15ean Hendaian

Antxeta Irratia 2019ko mai. 28a, 00:00

Ohi bezala, egun osoko egitaraua prestatu dute Ondarraitz kirol zelaian, eta Euskal Herri osotik iritsitako futbolera jokatzeko lagun taldeak bilduko badira ere, lehia baino elkartasuna da ekimenaren oinarri. Baina ez da dena futbola izango. Bazkari, musika eta bestelako ekitaldiak proposatzen baitituzte presoak gogoan hartzeko. Antolatzaileekin mintzatu da Aitor Errazkin lankidea xehetasun gehiago biltzeko.