Harrera Sarearen aldeko jaialdi solidarioa ospatuko dute larunbatean Lakaxitan

Antxeta Irratia 2019ko mai. 28a, 00:00

Patxuko Nice taldearen Harrera abesti solidarioari lotuta, Hondarribia eta Irungo herritar talde batek boluntarioen lana omentzeko egun osoko egitaraua prestatu dute. Jaialdiak sareak berak duen filosofiari jarraiki, auzolanean antolatu dutela nabarmendu dute. Eta guztira 20 bat ekintza izango dira. Musika, artea, zirkua, tailerrak eta adin eta behar guzietariko jarduerekin. Goizeko 11:00etatik hasi eta gaueko ordu txikietara luzatuko dute larunbateko festa. Jaialdiaren sarrera doakoa izango dela azaldu dute antolatzaileek, eta bazkariko txartelak (paella eta postrea barne) 10 euroan salgai daude joan den asteaz geroztik, Hondarribiko Ttopara eta Garua kafetegietan, eta Irungo Kabigorrin ere. Esan gabe doa, jaialdian bildutako diru guztia Irungo Harrera Sareak jasoko du.

11:00: Mihise parte hartzailea Judas Arrietarekin (haurrentzako).

11:00: Garabateando tailer solidarioa.

11:00: DJ Jawata (haurrentzako).

12:00: Zirkua Armiarma Compagnie-ren eskutik.

12:10: Magia saioa Betso magoarekin.

12:40: Dantza garaikide tailerra, Miren Gomezekin (adin guztientzako).

12:15-14:00: Maribop taldearen kontzertua (elektro folk).

14:00: Afamada Orquestina DJ (rock).

15:00: Bazkaria.

16:00: Jon Sanchez Rubio + Karlos Zubikoaren kontzertua.

16:20: Ane Garciaren kontzertua.

16:40: Endika Loiolaren kontzertua.

17:00: Xabi Strubell-en kontzertua.

17:20: Gari Amondarain eta Jon Martinen kontzertua.

17:40: Octavio Nievski-ren kontzertua.

18:15: Lanbroa-ren kontzertua.

21:15: Velozet taldearen kontzertua.

22:30: DJ Jawata.

23:30: DJ Kool