Felix Vazquez Irungo CAFeko langile ohia ,“Amiantoak hil” duela salatu dute goiz honetan

Antxeta Irratia 2019ko mai. 23a, 00:00

LAB sindikatuak atzo jakitera eman zuenez, Felix Vazquez Irungo CAFeko langile ohia hil da. “Amiantoak hil du” bere lankideek askotan salatu bezala. Eta senideei haien babesa eta elkartasuna adierazteaz gain, gaur goizeko 10:00etatik 12:00etara lanuzte berri bat egingo dute Irungo CAFeko lantegian. Tarte horretan, lantegiaren aldamenean dagoen beilatokirako bidea hartuko dute, eta ondoren elkarretaratzea egingo deute lantegiaren atarian.  Joan den maiatzaren 10ean egin zuten azken mobilizazioa, San Juan plazarainoko manifestaldia barne, amiantoak hiltzen duela salatzeko. 

Sindikatuak esan duenez, CAFeko Irungo lantegiko langile izan eta amiantoagatik hil den hirugarren pertsona da Vazquez. Beasainen arrazoi horregatik 37 hildako izan dira ere, eta Zaragozako lantegian, berriz, 49. Hala, LABek CAFeko zuzendaritzari eskatu dio amiantoarekin lan egitearen ondorioz gaixotzen diren lankideen eta familien “sufrimendua areagotzen duen borroka judiziala ekidin” dezala, “eta bere ardura onar dezala”.

Iaz Espainiako Gizarte Segurantzako Institutuak Vazquezi lanerako ezintasun iraunkor absolutua eman zion. Erakundeak aitortu zuen langileak zuen gaixotasuna amiantoarekin lan egiteagatik sortu zela. Aldiz, Cuatrcasa abokatu taldea kontratatu du CAF enpresak gaixotutako langileen eskubideak diren kalte-ordainei errekurtsoak jartzeko. 

Unai Miranda, LAB sindikatuko Irungo lantegiko kidea