Euskal dantza da nagusi Hondarribian egunotan, Kemen dantza taldearen eskutik eta Hondarribiko Udalaren laguntzarekin, Hondarribia Dantzan ospatzen ari baitira. Ari direla diogu, atzo hasi zirelako plazako dantza ikastaro irekia Kultur Etxean. Gaur eta bihar ere izango dira arratsaldeko 19:00retan, ekimenetan parte hartzera animatzen den orori begira. Aldiz, haien helburua, herriko kultura adierazpide diren euskal dantzekin kaleak girotzea izanik batetik, gogoetarako eman dezaketen proiekzio, hitzaldi eta solasaldiak ere baliatzen dituzte. Aurtengoan, euskal zinemaren eskutik gozatu ahal izango da dantza ere.