Hendaiako Akelarre euskal kultur elkarteak antolatuta, 30 urte beteko ditu aurten Txotxongilo Festibalak. Maiatzaren 25 eta 26an ospatuko da, txotxongiloen herrixka batekin, sei emanaldi eta atelierrekin batera. Urtero bezala, hiru oinarri nagusi dituelarik, eskolentzako saioak antolatzea, Euskal Herriko tropen sorkuntza artistikoa sustatzea eta bereziki, euskarazko obrak Hendaian aurkeztu ahal izatea. Aitor Errazkin lankidea mintzatu da Akelarre elkarteko festibalaren eramaileetako batekin.