Hondarribian, aldiz, bestelako hitzaldia emango du Miren Camison, haurrekin komunikazioan adituak gaur bertan. Ama Guadalupekoa ikastetxeko guraso elkarteak abiatutako Gurasolab programaren hirugarren hitzaldia izango da, gaur 18:30etan, Hondarribiko Kultur Etxean. «Nola komunikatzen gara gure seme-alabekin?» izeneko hitzaldia emango du Miren Camison hezitzaile eta haurtzaroan adituak. Joan den azaroan halako bat eman zuen iada Irunen, eta oraingoan ere helburu berarekin dator Hondarribira, gurasoen hausnarketa.