Ekainaren 7tik 9ra bitartean, produktu ekologikoen eskaintza zabala jasoko du Bioterraren 16. edizioak.

Antxeta Irratia 2019ko mai. 9a, 00:00

Azoka guztiz sendotua badago ere, inoiz baino beharrezkoagoa da. Anmalia Espezieen desagerpenarekin batera, plastikoen kutsadura erabatekoa delako. Bioterraren aurkezpenean esplikatu dutenez, mundu mailan, minuturo kamioi bat bete plastiko jaurtitzen da ozeanoetara. Horiek hala, Monika Alday, Bioterrako zuzendariak esplikatu digunez, aurtengo azokak indar bat egingo du itsasbazterren kontserbazioan, eta ozeanoen babesteko beharra aldarrikatuko du. Horrez gain, zientzilariek osatutako GAEA elkarte berriak
Eta nik zer egin dezaket?”
izenburupeko hitzaldia emango dute ekainaren 9an Ficoban, plastikoen kutsadurari buruz. Bi urte ditu elkarteak, eta begibistakoak ez diren, Euskal Herriko itsas hondoetan pilatutako plastikoak garbitzen ari dira. Baina gure kontsumo ereduaz ere arduratzen da Bioterra. Eta 16 urteotan, azokarekin batera garatzen joan da Euskal Herrian nekazaritza ekologikoaren sektorea ere, presente izango da aurtengoan, ENHEK erakundearen eskutik. Gaur egun Euskadiko nekazal-lurren %5a suposatzen du iada, ekoizpen ekologikora bideratutakoa. Salmenta postu, informazio, tailer eta hitzaldirik ez da faltako beraz, ekainaren 7tik 9ra bitartean, Ficoban, Bioterra azokaren baitan.